Ondarea plazara! ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

BELE, Euskal Lutheria Eskolara bisita gidatuak.

Ondarea plazara! 2019 :Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

 

MUSIKA ONDAREA: LUTHIER LANBIDEA Bisitaldi gidatua Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa ehun urtetik gorako instituzioa da jada: sortu zenetiko ehun urteak 2020an beteko badira ere, proiektua –hasiera batean Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu zuena–1919ko uztailaren 9koa da. Harrezkeroztik, euskal musika-ondarea irakatsi, zabaldu eta sortzearekin egon da lotuta; halaber, 1986. urtetik, badu luthiertza eskola, profesionalak musika-tresna klasikoak egiten prestatzeko. Eskolaren instalazio berrien bisitaldiaren eskutik, zeregin hori ez

Jardunaldien programa osoa hemen.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.

Elkargunea: J.C. de Arriaga Musika Kontserbatorioa, Ibarrekolanda plaza 1.

Eguna eta ordua: Urriaren 22a, asteartea, 10:00 etatik 12:00etara.

Antolatzailea: Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa.

Informazioa eta erreserbak: 944 157 888 – oficina@conservatoriobilbao.com

Leku-kopuru mugatua.

 

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifikazioa sortu, gure esperientziari zentzua eman eta gure inplikazioa eta parte-hartzea eragiten dituzten lanak. Eta, gainera, agertokira azaltzen dira; gune komunak izaten dituzte, eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Gure arbasoek sortu zituzten; hurrengo belaunaldiei transmititzeko bokazioa dute, eta, ondorioz, jarraitutasun-sentimendu bat sorrarazten dute. Sormenaren adierazpenak dira, eta jakintzen trukea, esperientzia kolektiboa eta, azken batean, komunitateen arteko soziabilitatea indartzen dituzte.

2019. urtean, Ondarearen Europako Jardunaldiek protagonismoa eman nahi diete arte komunitarioei, egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati baten jabe egiteko aukera ematen baitigute. Hori dela eta, aurten inoiz baino gehiago, herritarrak gonbidatu nahi ditugu kanpaina honetan parte hartzera. Gonbidatu nahi ditugu ludikoa eta errituala, espontaneoa eta zeremoniosoa bateratzen dituzten adierazpen horiek ezagutzera eta partekatzera; izan ere, parte-hartzera irekita daude beti. Adierazpenok objektuetan eta lekuetan gauzatzen den ondare kulturalaren alderdi material eta immaterialak dira, eta teknika eta ezagutza batzuk sortzen dituzte, guk hobetzen jakin eta gure ondorengoei helarazi behar dizkiegunak.

Plazek, antzokiek, pilotalekuek, kale eta karrejuek, musika-kioskoek, elizetako portikoek, musikak, dantzak, jokoek, kirolek eta erromeriek emango digute aukera aurten ere Bizkaiko ondarea ezagutzeko. Baina, era berean —hona hemen aurtengo berritasuna— aukera emango digute protagonista izateko, adierazpen horietan parte hartuz eta, batzuetan ere, halako adierazpenak sortzen lagunduz. Ba ote da gure kultura-ondarea zaintzeko modu hoberik?