Ohiko galderak
Atal honetan jendeak kontsultatu ohi dizkigun zalantza ohikoenetako batzuk ebazten ditugu.
Zalantzaren bat baduzu eta erantzuna ez baduzu aurkitzen, idatz iezaguzu eta zure zalantza argituko dugu.
Zenbat urtekin hasi naiteke Lutheria ikasten?
Batxilergoa amaitu ondoren egin ditzakezu. Titulazio hori ez izatekotan 19 urte beteta izan behar dituzu eta dagokion heldutasun froga bat pasa behar duzu.
Zer nolako titulazioa behar dut ikasketa hauek egiteko?
Ikasketa hauetan sartzeko batxilergoa izan behar duzu, hala ez bada, 25 urte baino gehiago dutenentzako unibertsitaterako froga gainditzea edo 19 urteentzako heldutasun froga gainditzea eskatzen da. Biak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratzen ditu urtero.
Musika jakin behar dut Lutheria egiteko?
Lutheriara sartzeko baldintza bat Musikako Oinarrizko Maila edo pareko diploma izatea da. Honelako titulaziorik ez izatekotan musikako ordezko froga bat egin dezakezu (Frogen egun berean eta bertan Kontserbatorioan), oinarrizko maila egiaztatu dezazun.
Nola dira Sarbide Frogak?
Frogak hiru atal ditu: irudi artistiko ariketa bat, egurrean egindako eskulan ariketa bat eta idazlan bat. Ikasketara sartzeko hiru atalak gainditu behar dira.
Zenbat ikasle sartzen dira urtero Eskolara?
Gehienez 8 pertsona har ditzakegu urtero.
Zenbat urte/ordutan egituratuta daude gure Ikasketak?
Hiru ikasturte, lau deialdi eta 3000 eskola-ordu teoriko-praktiko.
Zein da eskolen ordutegia?
Klaseak goizez edota arratsaldez izan daitezke, 8:00tik 13:00arte eta 14:00tik 19:00arte. Eskola orduetara etortzea beharrezkoa da eta beste ordutan ikasleak Eskolara lan egitera etor daitezke.
Zer nolako diploma lortzen da ikasketak amaitzerakoan?
Lutheria Ikasketak EZ Arautuak dira, beraz ikasketak burutzerakoan ez da titulazio ofizialik lortzen. Ikasketak amaitzen duten pertsonei gaitasun ziurtagiri bat emango zaie.
Aldiz, titulazioren bat eskeintzeko, Ikasketa Planean barne dagozkion Modulo Formatiboak ematen dira, ofizialtasuna baduen beste ziurtagiri bat lortzeko: HARI INSTRUMENTUEN ZAINTZA ETA KONPONKETEN PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA, ARTG0312.
Ziurtagiri hau Europa osoan balioa du eta Profesional Ziurtagirietan III. maila du, beraz Goi Mailako Heziketa Zikloen parekoa da.