Instrumentu mailegua 2024-25 ikasturterako
Eusko Jaurlaritzak berriro ere martxan jartzen du BELEn egindako instrumentuen mailegu programa 2025-25 ikasturterako.
Maileguan jartzen dira 4/4 tamainako instrumentuak denak (biolak 390, 400, 410mm)
Eskaerak ekainaren 12tik 24era arte formalizatuko dira, eta agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskaera-inprimakia. (I Eranskina)
- Musikako ziurtagiri akademikoa, dagokion zentroak emana.
- Txostena, Ikasle eskatzaileak musika-ikasketak egin dituen zentroko zuzendariarena, hautagaiaren egokitasuna bermatzen duena.
Eskabideak behar bezala beteta bidali beharko dira helbide elektroniko honetara, PDF formatuan:
oficina@conservatoriobilbao.com
Informazio gehiago hemen:
Mailegua arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren ebazpena