Amaitu da Andrea Ortona rekin ikastaroa

Pasa den martxoaren 6tik 12ra “Set up and Sound Adjustment” ikastaroa izan genuen Andrea Ortonarekin. Gaur egun J&A Beares etxean lanean ari da zaharberritzean eta baita bere Oxfordeko tallerrean bibolinak egiten.

Astebarruan BELE ko ikasleekin izan zuen ikastaroa eta bertan asko ikasi genuen bai soinu doitzea eta honen inguruan dauden material eta pieza desberdinei buruz, zubien formak, “afinatu” daitezkeen kordalak edo eta agertzen ari diren material berriak. Kontserbatorioko irakasle bik ere lagundu gintuzten instrumentuak frogatzen, Roki eta Esther Conde. Bertan entzun ahal izan genuen nola soinua aldatzen zijoan pausoka pausoka Andreak doikuntzak egin einean. Benetan ikastaro aberasgarria.

Asteburuan berriz, luthier profesionalen momentua izan zen eta hauek jo eta ke aritu ziren ostiraletik igandera beraien instrumentuetan lanean, Fernando Fernandez ek jakituria haundiz frogatzen zituen bitartean.

BELEn ohitura dugun bezala profesionalekin ikastaroa paella bat janez bukatu genuen giro ezin hobean.

 

ARBUTUS

ARBUTUS

Canadatik Arbutus ek bere materiala bidali zigun, “afinatu” daitezkeen kordalak instrumentuaren soinua hobetzeko.

 

NEO EBENE

NEO EBENE

Eta Neo-Ebene k ere material berri bat bidali zigun Suitzatik, sintetikoa, ebanoaren ezaugarri oso antzekoak dituena, betiko egurrezko batidoreak ordezkatzera datorrena.

Hemen ikus ditzazkezu ikastaroko argazki batzuk.