Ikasketa plana
Ikasturtea: irailetik ekainera.
Iraupena: hiru ikasturte dira, lau deialdi.
Ordutegia: Eskola irekita 08:00-19:00.
Klaseak goizez edota arratsaldez izan daitezke. Eskola orduetara etortzea beharrezkoa da eta beste ordu batzuetan ikasleak eskolara lan egitera etor daitezke.
Helburuak: (irudiak mantendu)
- Hari-laukotea (bi biolin, biola bat, biolontxelo bat) egitea.
- Bernizatze teknika desberdinak ikastea.
- Konpontze eta zaharberritze teknikak ezagutzea.
- Arkua zaintzea, konpontzea eta zurdatzea.
- Materialen ezaugarri mekanikoak, musika-tresna osoaren akustika eta soinuaren doikuntza ikastea.
- Lan eta enpresa ingurunea ezagutzea.
- Ekintzailetza eta lan baliabideak indartzea.
Ikasgaiak eta orduak:
- Lehen ikasturtea
- Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea I (biolina). 550 ordu.
- Akustika I: Oinarrizko kontzeptuak eta materialen akustika. 50 ordu.
- Lutheriaren historia. 25 ordu.
- Diseinua eta marrazketa. 50 ordu.
- Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea I. 50 ordu.
- Zuraren teknologia.75 ordu.
- Tresnaren teknologia. 50 ordu.
- Teknologia berriak I: soinua aztertzeko aplikazioak. 50 ordu.
- Instrumentu-praktika I. 25 ordu.
- 925 ordu.
- Bigarren ikasturtea
- Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea II (biola). 550 ordu.
- Arku-instrumentuak bernizatzea I. 50 ordu.
- Akustika II: Instrumentu osoaren azterketa. 25 ordu.
- Musikaren historia. 25 ordu.
- Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea II. 50 ordu.
- Arkuak konpontzea eta zaharberritzea. 50 ordu.
- Teknologia berriak II: Diseinurako aplikazioak. 50 ordu.
- Ekintzailetza. 75 ordu.
- Instrumentu-praktika II. 25 ordu.
- 900 ordu.
- Hirugarren ikasturtea
- Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea III(biolontxeloa). 550 ordu.
- Arku-instrumentuak bernizatzea II (biolontxeloa).. 50 ordu.
- Akustika III: Soinuaren diagnostikoa eta tratamendua. 25 ordu.
- Arku-instrumentuak konpontzea eta zaharberritzea. 175 ordu.
- Teknologia berriak II: Enpresa-jarduerarako aplikazioak. 50 ordu.
- Instrumentu-praktika III. 25 ordu.
- Ikasketen amaierako proiektua. 100 ordu.
- Lutheria-tailerreko praktikak. 200 ordu.
- 1175 ordu.
Prezioa:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu.
1. ikasturtea: 900 euro.
2. ikasturtea: 900 euro.
3. ikasturtea: 1200 euro.
Sarbide probak; 28,02 euro.
Matrikula egitean: (letra txikiz)
Espedientea irekitzea: 9,36 euro.
Derrigorrezko zerbitzuak: 5,64 euro.