Hari instrumentuen mailegua 2021-22 ikasturterako
BELEk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak diseinatutako mailegu programa bati esker Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku jarriko ditu sei bibolin, sei biola eta sei biolontxelo.
Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 17tik ekainaren 4ra (biak barne).
- Eskaera ikasleak formalizatu beharko du, edo, bestela, haren legezko tutoreek.Horretarako, I. eranskinean datorren eredua bete beharko da.
- Eskaerak dagokion kontserbatorio edo musika-eskolako zuzendaritzaren bermea beharko du.
Eskaera egiteko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
− Eskaera-inprimakia (I. eranskina)
− Musikako ziurtagiri akademikoa, dagokion zentroak emana.
− Txostena, Ikasle eskatzaileak musika-ikasketak egin dituen zentroko zuzendariarena, hautagaiaren egokitasuna bermatzen duena.
Eskabideak behar bezala beteta bidali beharko dira helbide elektroniko honetara, PDF formatuan: lutheria@conservatoriobilbao.com
Mailegu programa honen ezaugarri eta baldintzak 2021 eko maiatzaren 7ko ikastetxe eta plangintzaren zuzendariarena, euskal lutheria eskolan (bele) egindako hari instrumentuak EAE-ko kontserbatorioetako eta musikaeskoletako ikasleei maileguz ematea arautzen duen ebazpenean kontsulta daitezke.
Aurreko urtean jasotako instrumentuak itzultzeko edo instrumentu berdinaren mailegua berriztatzeko V. ERANSKINA INSTRUMENTUAREN BALORAZIOA bete eta bidali beharko da lutheria@conservatoriobilbao.com helbidera.