Hari instrumentuen mailegua 2019-20 ikasturterako
BELEk Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku ipiniko ditu bibolin, biola eta biolontxeloak.
Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 16tik 31ra (biak barne).
Eskaera horria hemen.
Eskaera egiteko oinarri eta baremoak arautzen dituen ebazpena hemen.
Programa honen bidez, Belek biolin, biola eta biolontxeloak mailegatuko ditu Euskadiko Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleei, guztiak ere Bele eskolako lutheria tailerretan eginak.
Instrumentu guztiak 4/4 ak izango dira eta tamaina desberdinetako biolak.
Euskadiko Musika Eskola edo Kontserbatorioren batean matrikulatuta egon eta musika tresna bat maileguan hartzeko interesa duten ikasleek, maiatzaren 16tik 31era (biak barne) egin dezakete eskaera eskolan bertan. Dagokion zuzendaritzak bermatu beharko du eskaera, eta musikako ziurtagiri akademikoarekin batera aurkeztu beharko da.
Maileguan daukan bitartean, ikasleak musika tresnaren gaineko ardura osoa du, eta hura zaindu eta dagokionean itzultzeko konpromisoa hartzen ditu. Ikasturtea amaitutakoan, BELEra itzuli beharko du musika tresna. Itzultzerakoan, musika tresnari bi txosten erantsi beharko dizkio irakasleak: tresna erabili duen ikaslearen ebaluazio-txostena batetik, eta tresnaren balorazio teknikoa egiten duen txostena bestetik. Mailegua hurrengo ikasturterako berritzeko aukera ere aurreikusten du programak.
Hari-instrumentuak maileguan
Bele-Bilboko Euskal Lutheria Eskolak egiten duen lana eta bere izaera bakanak direla jakitun, eta bertan egiten diren musika tresnen kalitatearekiko ziurtasunez jarri du abian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa. Lutheria eskolarekin eginiko apustua berriro gizarteari itzultzea ere bada helburua, Euskadiko musika ikastegien sareko ikasleen mesederako gertatuko baita ekimena.
Musika tresna hauetako bat maileguan jasotzea jauzi kualitatibo handia izango da musikari gazteen ikasketa prozesuan. Izan ere, tresna profesional bat izango dute esku artean, guztiz artisau eran egina. “Ikasteko” musika tresna deiturikoa erabiltzetik lutheriako musika tresna bat jotzera egingo dute jauzi zenbait ikaslek. Musika tresna hauetako batek 6.000 euro inguruko balioa ere izan lezake.
Bilboko Euskal Lutheria Eskolaren (BELE) musika instrumentu bat maileguan hartzeko eskaera horria
Eskaera oinarriak, baremoak eta informazio gehiago
Eskaera dokumentuak helbide honetara bidaliko dira: lutheria@conservatoriobilbao.com