ERASMUS+ KA121-2023 BEKAK ONARTUAK IZAN DIRA

Erasmus+ mugitze-bekek atzerrian praktikak egiteko aukera ematen diete ikasleei. Helburua enplegagarritasuna handitzea eta lan-itxaropenak hobetzea da, prestakuntzaren esparrutik lan-merkatura igarotzea erraztuz. Prestakuntza praktikoa emango da sektoreko enpresetan edo lanbide-heziketako erakundeetan.
Irakasleei garapen profesionalerako eta gaitasunak hobetzeko jarduerak egiteko aukera ere ematen diete.
Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) BELEk aurkeztutako beka-eskaerak onartu egin ditu. Zehazki, hiru beka eman dira ikasleen prestakuntzarako, beka bat langileen prestakuntzarako eta beste bat profesional adituak ekartzeko, BELEn ikastaroak emateko.
Mugitze horiek 2023ko irailaren eta 2024ko abuztuaren artean egingo dira.