BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko maiatzaren 3tik 14ra izango da, biak barne.
Izenematea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren web horrialdean dagoen aplikazio telematikoaren bidez egingo da.
Bertan behera geratzen dira 2020 ko Ondarearen Europako Jardunaldiko bisita J.C. Arriaga Kontserbatorioko BELE lutheria eskolara
Jasaten ari geran osasun egoeraren aurrean eta gure eskolak dituen baliabideek ez dituztenez bisita baterako segurtasun arauak bermatzen, urriak 20rako aurrekusia zegoen “Musika ondarea eta hezkuntza: luthier ogibidea” bertan behera uztea erabaki dugu.
Gertatutako guztiaren ondoren, ikasturtea bukatzea lortu dugu, nekatuta baina pozik (ah eta osasun onean!).
Itxialdiak iraun zuen bitartean, ikasgaiak on-line eman genituen, edo ahalegindu ginen behintzat. Atal teorikoak lantzeak ez du zailtasun handirik, baina ez da erreza erreminta eta teknika batzuen erabilera kamera baten bitartez erakustea (bestela galde iezaiezu lehenengo mailako ikasleei). Izan ere ikasle guztiek egin dute esfortzu handi bat ikasten eta lanean jarraitzeko honelako egoera batean.
Maiatza bukaerarako eskolan bueltan geunden lanean
2020-21 ikasturterako izenemate eta sarrera frogak
BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2020 ko maiatzaren 11tik ekainaren 5era izango da, biak barne.
Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ikastaro bat izan dugu Cremonatik etorri den Silvio Levaggi biolingilearekin.
Txeloaren eraikuntzaren alderdi funtzionalak landu genituen berarekin, eta bere jakinduriarekin benetan gozatu dugu.
Irakaslea: Gábor Draskóczy. draskoczy-violin.com
Data: 2020ko apirilaren 24 tik to 26 ra. Ostiral, larunbat eta Igandea.
Iraupena: 21 ordu
Ordutegia: Ostiraletik larunbatera, 9:00-13:00/ 14:00-18:00 eta igandea 10:00-15:00.
Izenemateko betebeharrak:
Partaidearen Curriculum labur bat non bere izena eta kontaktu datuak ere agertzen diren (telefonoa, emaila…)
Curriculum a bidali honako helbide honetara: lutheria@conservatoriobilbao.com
Partaideen hautapena bidaltzen den informazioaren arabera egingo da.
Partaide kopurua: 15
Pasa den ostiralean Anima Nova ren bisita izan genuen BELEn, Pal Molnar eta Hans -Peter Bestehorn en eskutik. Bertan beraien karbono zuntzezko arima honek nola funtzionatzen duen ikusi genuen. Arima hauek eskolako biolontxelo eta biola batean frogatu genituen, Itziar Basagoiti, Itziar Atutxa eta biolan Rosa Gutierrez eta Marina Barredok lagunduta. Anima Nova arima honetan luzeera oso errez […]
Irakaslea: Silvio Levaggi. www.levaggi-tartari.com
Programa: Partehartzaileek ekarriko dituzten instrumentuekin lan egingo daeredu bakoitza aztertuz
Biolontxeloaren alderdi funtzionalei buruzko eztabaida bakoitzak dakarren instrumentuan aztertuta.
Alderdi funtzionalei buruz hitzegiten dugunean zera deritzogu:
Gangak
BELE, Euskal Lutheria Eskolara bisita gidatuak. Ondarea plazara! 2019 :Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
ERASMUS+ BEKAK ESKURATZEKO IKASLE AUKERATUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LISTADO DEFINITIVO DE ALUMNAS/OS SELECCIONADOS PARA LAS BECAS ERASMUS+ SAILKAPENAORDEN IKASLEA (NAN)ALUMNA/O (DNI) PUNTUAKETAPUNTUACIÓN 1 46424789W 6,5 2 53646680P 5 3 45156777A 5 4 12389015L 4,5 5 71952803V 4 6 47563060A 3 7 72597270R 2