Bernizei buruzko ikastaroa Peter Westerlund en eskutik
Maiatzaren 4 tik 8ra bernizei buruzko ikastaroa izan dugu Peter Westerlund en eskutik.
Suediako biolingile honek Norberg en lan egiten du, eta munduan ezaguna da bere barnizatzeko moduarengatik, italiar instrumentu klasikoen zahar itxura ematen diolarik berak egindako instrumentueri.
Zahar itxura emate honek teknika zehatz bat eskatzen du eta antzinako instrumentuen ezaguera haundi bat beraien garai desberdinetan gertatutako eraldaerekin batera.
Kurtso honetan Brandmaier eta Grainerrek egindako azken aurkikuntzak ere praktikan jarri ditugu, beraien Stradivari Varnish izeneko liburuan argitaraturikoak.
Aste honetako egun batean ere Old Wood ekoen bisita izan zen eta bernizei buruzko solasaldi interesgarri bat izan zen Peter eta bernizegillen artean.
Azken egunean, ikastaroa bukatzeko beste solasaldi bat izan zen Aitzol Iturriagagoitia, musikaria eta Westerlund biolingilearen arten. Beraien arteko eritzi trukaketa benetan aberasgarria izan zen bertan izan ginenentzat.
Ikastaro eta solasaldietako argazki batzuk hemen.