EXPERIENCIAS ERASMUS+ 2022-23 (KA121-2021)

Lau ikasle europan zehar izan dira, beste hainbat lutheria lantokietan trebatzen, ogibide honetako zereginak eta jardurea ezberdinak ezagutzen. Portugalen, Erresuma Batuan, Herbeheretan eta Italian ibili dira.

 

HENK TE HIETBRINK (ARNHEM-HERBEHEREAK)

Henk arkugilearekin izan da gure ikasle Ricard. Hiru hilabeteko jarduera trinkoak arkugintzan trebatzeko aukera eman dio. Arku berriak egin, zaharrak konpondu eta zurde berriak ezartzen ikasi du. Esperientzia oparoa gure ikaslearentzat eta etorkizun profesionalerako bultzada bikaina.

 

Hiria

Lantokia

Arkugintza

 

 

 

 

 

 

AMORIM FINE VIOLINS (CREMONA-ITALIA)

Lantoki honetan aritu da Oier, biolgintzaren hiriburuan, instrumentu klasikoen itxurako biolinak egiten. Lantokiaz gain, Cremonak biogintzaren sektorean dituen baliabideak ere ezagutu izan ditu: luthier profesional ugari, Museo del Violino bere instrumentu historikoen erakusketarekin, lehengaietarako hornitzaileak,… mundu oso bat.

 

 

Amorim violins

Amorimdarren artean

Kaleak alaitzen

 

 

 

 

 

 

CHRISTIAN BAYON (LISBOA-PORTUGAL)

Hiru hilabetez bizi izan da Beñat Lisboan, bertako kultura, hizkuntza, jendea ezagutzen eta, bereziki, Christianen lantokian trebatzen.

 

Christian eta Pierrekin

Egindako lanak

 

 

 

 

 

 

ANDREW SUTHERLAND (COLLINGHAM-ERRESUMA BATUA)

Luthier honen lantokian izan dugu beste ikasle bat, Oier, instrumentuak konpontzen, berriak egin eta bernizatzen ere aritu dena. Trebatze lan trinkoa hiru hilabetez. Ingurua, hizkuntza eta bertako jendea, hainbat herrialdetatik etorritakoa, ezagutzeko aukera eman diona.

 

London

Bernizatze bilakaera

Pitzadura konponketa